2009/12/23
48. Komunikazioa • Comunication
Aupa lagunok:
Labur labur eta urte zahar hau agurtzeko, urte berrirako dudan egitasmo berri baten berri eman nahi dizuet.
Dubai Film Festibalean izan eta gero, Qatar-era abiatu nintzen eta Doha-n bildu nintzen Al Jazeera Documentary Channeleko arduradunekin. 5 egunetako bilerak burutu eta gero, adostu genuen datorren 2010. urtean lanean jardungo dudala Al Jazeera-rentzat, herrialde arabiarretako musikaren inguruko episodioak zuzentzen. Hauexek izango lirateke jorratu beharreko herrialdeak: Libano, Siria, Aljeria, Tunisia, Maroko, Egipto, Kuwait, Oman, Yemen eta Sudan.
Rebelión webgunean argitaraturiko Al Jazeeraren inguruko testu interesgarri bat uzten dizuet hemen: http://www.rebelion.org/noticia.php?id=26507
Nire mugimenduen berri izanen duzue.
Besarkada handi bat eta laster arte:
Fermin Muguruza