Assiout-eko argazkiak

Argazki gehiago ikusteko

 

Alexandria

Alexandriara heldu gara.

Kairoko musikari askorekin elkartu eta gero, Port Saidera abiatu ginen El Tanboura taldearekin egoteko. Assiouten izan ginen sufi zeremonia batean Sheik Ahmed El Tounik gonbidatuta, eta orain iritsi gara Alexandriara.

Metropole hoteletik hiri honetako corniche ederra ikusten da, eta imajina dezaket nola Konstatinos Kavafis aritu zen hemendik idazten, agian, ziutateaz…

Fermin Muguruza


Ziutateaz

“Beste lur, beste itxaso batera
joango naiz, eta ziutate hobeago bat
aurkituko dut benetan,
ze nere ahalegin guztiak kondenatuak baitaude hemen
eta nere pentsamendua bezala,
ixiltzen baita nere bihotza
makaldade desolatu honetan.
Non jartzen ditudan nere begiak
hantxe nere bizitzaren ruinak bakarrik ikusten ditut
eta hemen pasa
edo ezeztatu ditudan urte ugariak.”
“Ez duk aurkituko ez beste itxaso ez beste lurrik.
Ziutatea hirekin joango duk beti. Betiko kaleetara
itzuliko haiz.
Suburbio berdinetan helduko zaik edadea ;
Ze, ziutatea berbera baita beti. Etzak besterik bilatu.
Etzegok.
Ezta hiretzako bide edo barkurik ere.
Hemen galdu duan bizitza

lur guztirako galdu duk. “

Konstantinos Kavafis

Itzulpena: HENRY BENGOA INVENTARIUM - B.Atxaga/R.Ordorika/J.M.Iturralde Hika Antzerki taldea (1995)

 

Argazki gehiago Egiptotik

Argazki gehiago ikusteko

 

Ziklogenesia eta Kairo

Natalia de Ancos, Montaser Marai y FM
Natalia de Ancos, Montaser Marai eta FM

Egitasmo hau ezin zen hasi, ziklogenesi leherkariarekin baino. Nahiago dut gainetik pasa Honddarbitik Madrila izan genuen hegalaldia eta zuei kontatu, dagoeneko zenbait egun daramagula Kairon.

Bi arrazoi garrantzitsuengatik datorkit burura iazko Granadako zinemaldia:

Lehenbizikoz, bertan, Arturo Ripstein zuzendari mexikarrak kontatu zidalako, nola lehen aldiz bisitatu zuenean Kairo, Naguib Mahfuzekin elkartzeko (gero Jorge Fonsek zuzendu zuen “El Callejón de los Milagros” Arturok ekoiztu zuen, eta berak zuzendu zuen “Principio y Fin”, bi pelikulak oinarrituta daudela Mahfuzen liburuetan), oso sentsazio gertukoa sentitu zuen, Kairoren taupada oso antzekoa baitzen Mexiko Distrito Federalak duenarekin, eta horrela gertatzen ari zait niri ere bai.

Bigarrenez, heldu bezain laster, Kairon genuelako gure zain Montaser Marai, Al Jazeera Documentary Channeleko ekoizpen burua, eta lagun hau Granadan ezagutu nuelako, “Checkpoint Rock. Kantuak Palestinatik” proiektatu eta gero, Alambra aurrean genuela. Montaser izan zen hortik zenbait hilabetetara egitasmo hau egiteko proposatu zidana.

Toki egoki bat behar genuen ondo ekiteko gure lanari, eta aurkitu genuen Om Kolthoom hotela, non gela bakoitzak badu beraren kantu baten izena. Eta hortik sartu egiten gara egunero “Garailea”, edo “Emakume Garailea” edo “Hiri Guztien Aman” egiptiarrek deiten dioten bezala Kairo hiri honetara eta beraien 25 milio biztanleen artean nahastu egiten gara.

Fermin Muguruza

 

HIZKUNTZAK / LANGUAGES

ARTXIBOAK

ARGAZKIAK

FERMIN MUGURUZA

FM web FM twitter FM facebook FM myspace

LOTURAK

Aljazzera

Aljazzera Documentary Channel

Fermin Muguruza

Checkpoint Rock

Talka

Symbol