Hurrengo geltokia, Aljer?

[Berria / Jon Eskisabel] Hosni Mubaraken osteko lehen eguna izan zuten atzo egiptoarrek. Ostiral gaueko ospakizunen ondoren, hiru astez Kairoko Tahrir plaza okupatuta izan duten herritarrek normaltasunera pixkanaka itzultzeko bidea hasi zuten, haietako askok «barka eragozpenak, Egipto eraikitzen ari gara» zioen kartela zeramatela. Eta herritarren zein nazioartearen lasaitasuna bermatze aldera, boterea agintari zibilen esku utziko duela ziurtatu zuen armadak.

Kairorenak egin orduko Aljeriara hedatu da Tunisian piztutako herri altxamenduaren metxa, sua non. Abdelaziz Buteflikaren gobernuaren aurkako azken aldiko manifestaziorik jendetsuena egin zuten atzo Aljerren, eta Poliziaren erantzun gogorra jaso zuten: lagun andana atxilotu eta zauritu zituen.

Iraultzaren doinua da nagusi herrialde arabiarretan, Fermin Muguruzak Next Music Station dokumental sorta filmatzeko iaz zeharkatu zituen horietan hain zuzen. Tunisian eta Egipton bere lana egin ahal izan zuen, baina Aljeriak galarazi egin zion. Herri matxinadaren oihua ere isiltzeko gai izango da?

 




Next Music Station

Al Jazeera

HIZKUNTZAK / LANGUAGES

Euskara CastellanoFrançaisEnglish

ARCHIVES

PHOTOS

FERMIN MUGURUZA

FM web FM twitter FM facebook FM myspace

LIÉES

Aljazzera

Aljazzera Documentary Channel

Fermin Muguruza

Checkpoint Rock

Talka

Symbol