Fermin Muguruza eta Steve Chandra, biba zuek!

JavaScript est désactivé!
Pour afficher ce contenu, vous devez utiliser un navigateur compatible avec JavaScript.

Dokumentalak hizpide albisteak 2.0 saioan

[Zuzeu / Patxi Gaztelumendi] Al Jazeera katerako dokumentalak egiten ari dira biak. Fermin Muguruzak mundu arabiarreko musikariak grabatzea du xede, eta guztira 13 kapitulu egin asmo ditu. Asian Dub Foundationeko kitarjole Steve Chandrak berriz, erresistentzia guneetako sorkuntza biltzen dihardu. Musika eta dokumentaletan, aitzindaritza hartuko du Al Jazeera kateak, eta mendebaldean bizi garenok, gure musika ikuskera garatu ahal izango dugu, saretik ez bada be.


Checkpoint Rock dokumentala egin eta, munduan zehar erakusten aritu da Fermin Muguruza. Han eta hemengo festibaletan aurkeztu du, eta kontaktu sarea hedatuz joan da. Al Jazeerakoengana ere heldu da Irungo musikari euskalduna, eta urte osorako proiektua du orain eskuartean.

13 lan grabatuko ditu guztira mundu arabiarrean. Ezezagunak zaizkigun musikari, doinu eta jendea batuko du kamararen aurrean. Audioak irudia izango du lagun Next music station proiektuan.

Adi beraz, hurrengo geltokietatik ari delako Fermin Muguruza. Sortu duen bitakoran duzue jarraitzeko aukera, eta Egiptotik Tunisiarako bidea hartu berri duela idatzi digu bertan.

Music of resistance da Steve Chandraren proiektua Al Jazeera katerako.

Ez dago dudarik, lotura polita egin du Steve Chandra musikariak Erresistentzia eta musikaren artean. Mundu zabalean, makina bat leku dira bata bestearekin uztartzeko, eta gero dokumental ezberdinetan ezagutzera emateko.

Fermin Muguruza, Steve Chandra eta ikusentzunezko beste proiektu batzuen berri eman genuen Albisteak 2.0 telebista saioaren atal honetan ere.

Steve Chandra musikaria, eta bere Asian dub foundation taldea ezagutzeko parada bikaina izango dugu aurki Euskal Herrian. Izan be gaztEHerriak antolatutako jaialdi independentistan arituko dira apirialaren 2an Durangon.

 




Next Music Station

Al Jazeera

HIZKUNTZAK / LANGUAGES

Euskara CastellanoFrançaisEnglish

ARCHIVES

PHOTOS

FERMIN MUGURUZA

FM web FM twitter FM facebook FM myspace

LIÉES

Aljazzera

Aljazzera Documentary Channel

Fermin Muguruza

Checkpoint Rock

Talka

Symbol