| 2005 / 12 / 1 Komunikazioa 028 Aupa lagunok: Urtearen azken hilabete honetan, hona datoz azken berriak: 1. Negu Gorriak: Abenduak 1 jarri genuen argitaratze data eta agindu genuen bezala, gaurtik aurrera aurkitu ahal izango duzue Negu Gorriak taldearen azken lana. Aurreko komunikazioan DVDarekin batera joango den CDaren kantuen zerrenda azaldu banuen, oraingo honetan DVDaren edukia zehaztera natorkizue: NEGU GORRIAK (1990-2001) 1. RADIO RAHIM (1990) Radio Rahim (Bideo-klipa) Radio Rahim: Making Off Seinalea 2. HERRERA DE LA MANCHA (1990/12/29) Esan Ozenki Amodiozko Kanta Raggamuffin jaia Gaberako aterbea Oker dabiltza Napartheid Bertso-hop Hator hator 3. TOUR 91+1 Tour 91 Gora Herria (Bideo-klipa) Tour 91+1 Apatxe gaua Ez dezagun sal Zipaioen matxinada Begipuntuaren xedea Beste kolpe bat Seinalea B.S.O. Mexico Irakatsitako Historia Lehenbiziko bala BBC News Gora Herria 4. NGTB 94 ¿Cuando se xoga a pelota aqui? Bi doberman beltz Hipokrisiari stop! (Hipokrisiari stop! Tour 93) Borreroak baditu milaka aurpegi (Bideo-klipa) Chaquito (El Salvador - FMLNrekin) Radio Rahim (Mikel Anestesiaren epaiketa) Izokin euskaldunon baten istorioa JFK (Hegoamerikan Tour) Borreroak Baditu Milaka Aurpegi: Making Off 5. HITZ EGIN (1995) Hitz Egin (Bideo-klipa) Hitz Egin Kontzertua (Oiartzun 95/ X / 28) Egaña, Elortza, Iturriaga, Arozena, Maia Salam, agur Nire baitan daude biak Borreroak baditu milaka aurpegi Radio Rahim 6. GEUREA DA GARAIPENA (2001/02/23) GUREA DA GARAIPENA (Jon Maiaren bertsoa) EZ DUT EZER ESAN NAHI HITZ EGIN BOST GEHIAGO HIRI GERRILAREN DANTZA IDEIEN KONTRABANDOA EZ DEZAGUN SAL ITXOITEN BURU GARBIKETA + SONG NUMBER ONE KAIXO ERRESPETUA BEGIRUNEA NG, GEUREA DA GARAIPENA Aipatu ere, Negu Gorriak 1990-2001 (DVD+CD) eskuragai duzuela Metaken web orrialdean: www.musikametak.com 15 euroen truke + bidaltzeko gastuak. 2. Hitzaldia Durangoko Azokan: Aurtengo Durangoko Azokak zentsura izango du hizpide. Hau dela medio, gonbidatua izan nintzen parte hartzeko eta abenduaren 9an (ostirala), eguerdiko 12:30etan, hitzaldia emango dut azokaren aretoan, Landako erakustazokaren ondoko eraikinean (Elkartegian) “Hegoak ebaki gabeko kantua” izenburupean. 3. Basque Fire Department: 2005 urtea agurtzeko, Basque Fire Department izenarekin burutuko diren 3 emanaldietan izango naizela iragarri nahi nizuen ere bai. Tolosako Bonberenea etxe okupatuaren 6. urteurrena ospatzeko ( www.bonberenea.com ), Bilboko Kafe Antzokiaren 10. urtemugako ekitaldien barruan ( www.kafeantzokia.com ) eta Itoitzeko urtegiak hurbilen mehatxatzen duen herrian, Agoitzeko plazan dagoen Arkupe aretoan. Hurrengo komunikazioa: 2006, otsailaren 1ean. Besarkada handi bat: Fermin Muguruza  |