2006-02-01
Komunikazioa 29
Kingston - Jamaika

Aupa lagunok:
Urtarrilaren hasieran Kingstonen egokitu nintzen disko berriaren grabaketa burutzeko.
Jon Elizalde, Xabi Solano eta Xabi Pery, Jamaikan dira nirekin batera abentura berri honetan.
Lehenengo asteetan TUFF GONG International estudioetan grabaketa lanari ekin genion eta dagoeneko nahasketen prozesuan
sartu gara Shaggyren BIG YARD estudioetan. Gurekin batera hurrengo musikariak aritu dira:

Bateria: Wayne "C#" Clarke (Steel Pulse, Shaggy)
Baxua: Daniel "Axe Man" Thompson (Black Uhuru)
Gitarra: Wayne Armond (Jimmy Cliff)
Teklatuak: Franklin "Bubbler" Thompson (Black Uhuru)
Perkusioak: Uzziah "Sticky" Thompson (Sly&Robbie)
Saxofoia: Dean Frasier (Rita Marley, Luciano)
Tronpeta: David Madden (Skatalites)
Koroak: Keisha Patterson (Sinead O'Connor), Leba Hibberts (Toots&The Maytals), Pam Hall (Fab5)
Teknikaria: Errol Brown
Ekoizlea: Clive Hunt
Koroak bi kantuetan: I- Threes: Rita Marley, Marcia Griffiths, Judy Mowatt



Otsailaren erdialdean diskoa amaituta egotea da gure asmoa eta udaberrirako kalean izatea.

Besarkada handi bat eta Salam, Agur METAK eta KONTRAKALEA.
Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak
Gora beti autogestioa eta independentzia!

Laster arte lagunok:
Fermin Muguruza

Hurrengo komunikazioa: Martxoak 1