06/03/01
Komunikazioa 30


Aupa lagunok:
Irungo Mosku auzotik idazten berriro ere. Jamaikan izandako azken egunak nahasketak burutzeko izan ziren, baita beste zenbait musikarien bisitak jasotzeko eta parte hartzeko egitasmoan. Benetan zirraragarriak U-Roy, Luciano, Masta Blasta eta Lisa Dainjah abeslariek buruturiko kolaborazio ezberdinak. Pasatako asteburuan Pariseko Translab estudioetan izan naiz masterizazio prozesua egiten Pompon Filkestein soinu ingeniariarekin eta dagoeneko, argitalpenaren inguruan zenbait datu eman ditzaket:

Izenburua: EUSKAL HERRIA JAMAIKA CLASH

Argitalpen data: 06/05/04 (Aurtengo maiatzaren 4ean izanen da kalean)
Disketxea: TALKA Records (Hona hemen nire marka berria, autogestioan bidea eginez)
Diseinuak lantzen ari naiz Carlos Undergroove lagunarekin eta aldi berean Jamaikan izandako esperientziaren inguruko dokumental bat ere prestatzen ari naiz.
Laster berri gehiago. Ah! Eta Kingstonen grabaturiko bertsioa, Kortatu taldearen “La Línea del frente” kantuaren reggae birmoldaketa da. 1986.ean idatzitakoa, 20 urte eta gero berbisitatua. MORE FIRE!

Besarkada handi bat:

Fermin Muguruza

Hurrengo komunikazioa: 06/04/01