06/04/01
Komunikazioa 31


Aupa lagunok:

Udaberria loratu zaigun une berri eder bezain latz hauetan, hemendik trenaren martxa inoiz baino bizkorrago dabil markaturiko epeak bete daitezen.

Lehenengo singlea eta bideoa
Sarbidean ikusi ahal izan duzuen bezala, disko berriko azala prest dugu eta dena ondo baldin badoa, aste honetan bertan diskotik aurrerapen gisa lehenengo singlea “Euskal Herria Jamaika Clash” kantua entzungai izateaz gain, ostiral honetan (apirilaren 7an) Berria egunkariak duen web orrialdean: www.berria.info kantu horren bideoa (3D teknikaz burututakoa) ikusgai izango da ere bai.

Dokumentala
Egun hauetan ere Jamaikan bizi izandako esperientziari buruzko dokumentala muntatzen ari gara eta apirilaren azken astean ETB1en emitituko da lehenbizikoz. Eguna eta ordua iragarriko da laster.

Kaleratze data eta prentsaurrekoa
“Euskal Herria Jamaika Clash” diskoaren kaleratze data mantentzen dugu maiatzaren 4erako eta maiatzaren 3an Donostiako Koldo Mitxelena aretoan eguerdiko 12tan prentsaurreko bat eskainiko dugu argitalpen honetaz aritzeko baita ospatzeko ere diskoa kalean izanen dela hurrengo egunean. Zuetako edonor hurbildu nahi izanez gero, gonbidaturik dago.

TALKA aurrera
Honekin batera iragarri, maiatzaren lehenengo astean web orrialde honetan zenbait aldaketa aurkituko dituzuela. Alde batetik bideo gehiago izanen dira (horien artean disko berriari dagozkien bai orain estreinatuko den lehenengoa, baita bigarrena ere bai) eta berrikuntzarik nabarmenena, TALKA labelaren esteka bat izanen dela non diskoen salmenta zuzenean egin ahal izango den. Azkeneko urte guzti hauetan Karmele (muxu bat berarentzat interesa azaldu zuen jende guztiarekiko bere hartu eman goxoarengatik) arduratu bazen ere musikametak webgunetik, orain Kiti izango da honen arduraduna webgune honetatik, bere helbide elektronikoa hurrengo hau izango delarik: talka@kontrakalea.com

Besarkada handi bat eta laster arte:
Fermin Muguruza