| 06/09/06
Komunikazioa 33
Aupa lagunok:
Uda beroa izan bada, irail gorria datorkigu, eta ez naiz eguraldiaz
ari.
Labur labur momentuz, apunte batzuk emango ditut zenbait egitasmoen
inguruan:
Bass-que Culture:
Jamaikan izandako esperientzia jasotzen duen “Bass-que Culture”
dokumentala, irailaren 16an proiektatuko da Berlinen, Kato
Clubean, Lucha
Amada taldeko lagunek antolatu duten jaiaren barruan.
“Euskal Herria Jamaika Clash” diskoaren nazioarteko
banaketa:
Irailaren 15ean hasiko da “Euskal Herria Jamaika Clash”
diskoaren banaketa Alemanian, PIAS
Germany banatzailearen eskutik.
Laster disko honek ezagutuko ditu beste bi edizio nazioartean; bata
Japonen, P-Vine diskoetxearen eskutik
eta bestea Mexikon, Home argitaletxearen
bidez.
11/11:
Elkartasunezko kontzertu bat prestatzen ari naiz aurtengo azaroaren
11erako eta bertan diskoa aurkezteko parada izango dut. Euskal Herrian
izanen da eta irailaren 21ean egingo den prentsaurrekoan emango dira
zehaztasun guztiak jaialdiaren inguruan.
Diagonal
egunkarian eginiko iragarkia duzue hemen:

Laster arte lagunak:
Fermin Muguruza
Hurrengo komunikazioa: 2006/09/22

|