06 / 09 / 21
Komunikazioa 034




Aupa lagunak:
Gaur eguerdian izandako prentsaurrekoan azaldu dugun bezala, 18/98+ lan taldearekin batera (www.18-98plus.org) antolaturiko jaialdian, Barakaldoko BEC-en, azaroaren 11ean, parte hartuko dut eta “Euskal Herria Jamaika Clash” diskoa zuzenean aurkezteko, hurrengo banda izango da nirekin taula gainean:

Ahotsak: Sorkun, Lisa Dainjah, Miriam “Matahary”
MCs: Daniel Rey, Masta Blasta
Perkusioak: Gerard “Chalart 58” eta Ska
Bateria: Mikel Abrego
Baxua: Victor Navarrete
Haize atala: Jon Elizalde, Igor Ruiz “Fino” eta Aritz Lonbide
Teklatuak: Franklin “Bubbler” Waul
DJ: DZ
Trikitixa: Xabi Solano
Gitarrak: Oskar “Benas”

Banda honetaz gain, beste hurrengo talde hauek hartuko dute parte ere bai:
Cataluniatik: La Banda del Surdo
Irun/Moskutik: BAD Sound System
Eta Palestinatik: DAM

Sarrerak salgai jarriko dira hurrengo asteko astelehenetik aurrera, irailak 25.
Aurretik erositako sarreraren prezioa: 18,98+ euro (+aurre salmentako gastuak) orrialde honetan: www.ticktackticket.com

Jaialdiaren hasiera: 20:00 hasiera. Ateak irekita:18:30tik aurrera.

Azaroaren 11ean elkar ikusiko dugulakoan, jaso ezazue besarkada handi bat:

Fermin Muguruza