06 / 11 / 15
Komunikazioa 035


Aupa lagunak:

Barkatuko didazue baina ez dut oraindik hitzik aurkitu azaltzeko aurreko larunbatean sentitutakoa. Zuen argazkiak igorriz gero, aukeraketa bat zintzilikatuko dut argazki sailean eta bitartean, BECen gertatutakoaz hurrengo helbidetan ari dira artikuluak jasotzen:
www.18-98plus.org/makrokontzertua
Radiochangoren jarraipena: www.radiochango.com
Eta Negu Gorriak web orrialdearen informazioaren banaketa: www.negugorriak.net

Argazkia: Euskalherria.indymedia.org


Laster itzuliko naiz gau izugarri eta zirraragarri horretara, baina gaur beste informazio pixkat luzatu behar dizuet:

URUGUAY eta ARGENTINA: Benditas Producciones disketxeak www.benditasproducciones.com “Euskal Herria Jamaika Clash” diskoa kaleratu duela medio, Montevideo eta Buenos Aires bisitatuko dugu zenbait elkarrizketa egiteko eta honetaz baliatuz, “Bass-que Culture” documéntala proiektatuko da eta bi sound system antolatu dugu.

Azaroak 22 (asteazkena):
20:00 Centro Euskalerría
“Bass-que Culture” Dokumentalaren proiekzioa
BJ Bar . Soriano 820. Esquina Andes. Montevideo
DJ LAIA Sessions



Azaroak 23 (osteguna):

Buenos Aires: 16:00 Proyección “Bass-que Culture”
ASOCIACIÓN MADRES DE PLAZA DE MAYO, HIPÓLITO IRIGOYEN 1584

Azaroak 24 (ostirala):
UNIONE E BENEVOLENZA (Perón 1372)

-BASS-QUE CULTURE DVD + CD
Abenduaren 5ean kalean izango da ekoizpen berri hau, eta Durangoko Azokan (Abenduak 6, 7, 8, 9 eta 10), Oreka Tx taldearekin batera, TALKA + Txalapart disketxeen standean aurkitu ahal izango da.

DVDaren edukia hau izango da:

1. DOKUMENTALA
1.1 Euskara
1.2 Castellano
1.3 Français
1.4 English
2. BIDEO-KLIPS
2.1 Euskal Herria Jamaika Clash
2.2 Azoka Eguna
3. EXTRAK
3.1 “Euskal Herria Jamaika Clash” Making off (Manolo Gil)
3.2 Extra 3D (10 min.)
3.3 Elkarrizketa: Natxo (Director de la edición)
3.4 Undergroove is in da house

Eta CDarena ordea, hurrengoa:

1. Azoka Eguna – XABI PERY
2. La Línea del Frente – Masta Blasta version
3. Baxua eta Lurra - ROB SMITH
4. Beamon Jauzia – BARRIOBEAT remix
5. Plastic Turkey – NEIL PERCH (Zion Train)
6. Mongolian Barbacue – PETER ROSE
7. Yalah, Yalah, Ramallah – DMD Remix
( Nebukhednezzar and Daniel Díaz )
8. Baxua eta Lurra - BLUE & RED
9. Beamon Jauzia – Rough Mix
10. Basque Xamuraia – PARASITE



Besarkada handi bat, laster arte eta mila mila mila esker denarengatik:
Fermin Muguruza