Azken
ordua: Barajas
Behean aurki dezakezuen urteko azken komunikazioa, ostiral gauean
idatzi nuen, 29an. Atzo goizean ordea, larunbata 30, Barajasen izandako
eztandaren ostean, ezin nuen gaur zintzilikatu, gertatukoari erreferentzia
egin gabe.
Izan ere, hitzari eskainitako gune xume honetatik, nire erabateko
gaitzespena azaldu nahi baitut, Madrilen izandako atentatuari. Nire
amorrua bi langile ekuadortar desagertuengatik. Bidaiariok beti
aurkitu ahal izaten dugu lekutxoren bat atsedena hartzeko eta horregatik
ni ere oihukatzen ari naiz hondakinetatik, atzo goizean nire isileko
presentziarekin, Segiren aldeko prentsaurrekoan oihukatu nuen bezala,
beraien jarduera politikoa gazte erakunde bezala zilegiztatzen eta
pairatzen duten jazarpena salatzen.
Gaur, inoiz baino gehiago eta beti bezala nire izenean bakarrik,
ozenki eskatzen diot ETAri sueten iraunkorra berrezartzea eta Espainiar
zein Frantziar gobernuei, errepresioa etetea, ideiak ilegaltzat
jotzen dituzten legeak bertan behera uztea eta presondegiko politika
sarraskitzailea aldatzea, errespetuaren zimendu sendoetan, hitzari
emandako aukera eta bake prozesua berbideratzeko. Nire aldetik,
prozesua blindatzeko, atzeraezina bihurtuz, antolatzen diren hiritarren
ekimenetan parte hartzeko konprometitzen naiz, soilik gizarte zibila
eta herri mugimenduak lortuko duelako geure erabakiak eta eskubideak
errespeta daitezen.
Besarkada erraldoi bat: Fermin Muguruza |
06 / 12 / 31
Komunikazioa 036
Aupa lagunok:
2006. urtea agurtzeko asmoz, hona hemen nire agurra.
Aurtengo komunikatuak irakurri ditut jabetzeko urte honen garrantziaz
eta benetan estimatzen dudala bizi izandakoa zuekin konpartitu izana.
Udazkeneko argazkiak zintzilik dira jada bere atalean. BECekoekin batera
Uruguay eta Argentinakoak. Eskerrik asko argazkiak bidali dizkidatenei,
baita horietan agertzen direnei ere.
TALKA dendan eskuragai dago “Bass-que Culture” DVD+CD Remix
ekoizpena, eta aukera duzue kubismo soniko berriaren sortzaileen dekonstrukzioak
entzuteko.
Miresmen eta esker oneko besarkada handi bat igorri nahi diot Eduardo
Galeanori, bere adiskidetasun solasa eta italiar jatetxeko gonbidapenarengatik
Montevideon.
Agurtu nahi dut Oleguer, Bartzelonako jokalariari, bere konpromisoa,
begikotasuna, arreta eta liburuarengatik, Ronaldinho eta bere inspirazioa
“Euskal Herria Jamaika Clash” entzundakoan, kriston gola
sartuz, ohartu zidan bezala, baita Xavi Cellules (katalanerako arduraduna
Kortaturen garaitik, gaur egun arte webean) eta Eukeneri ere, beti hor
egoteagatik.
Hurrengo urtean ere lehenengo lerroan elkar ikusiko dugulakoan, beheko
argazki atseginarekin agurtzen zaituztet.
The show must go on. Aurrera bolie!
Fermin Muguruza

Xavi Cellules, Oleguer, Unai, Ronaldinho, FM eta Irune (Argazkia: Jone
Unanua)

|