07 / 01 / 30
Komunikazioa 037


Aupa lagunok:


MilakaBilaka

Martxan jarri da jada hiritarren ekimen berri bat, bortizkeriarik gabe eta elkarrizketaren bidez, bake prozesua bultzatzeko ariketa izanen dena.
Milaka Bilaka du izena eta: www.milakabilaka.org orrialdean aurki dezakezue manifestua eta beste zenbait argibide. Gertuena, asteburu honetan, otsailaren 3an egin dugun deialdia manifestazio baterako Bilbon: ELKARRIZKETA, ERRESPETUA, BAKEA.
Bertan aukera izango da mugimendu honetarako konposatzen ari naizen kantua entzuteko. Kolaborazioak izango ditu eta hurrengo astean saiatuko naiz orrialde honetan zintzilikatzen.

Zuzenean:
-Pasa den asteburuan, urtarrilaren 27an, Kukutza gaztetxean izan ginen Kontrakantxa FM formatuarekin; David Bourguiñon, Gerard eta Miriam Kinky Beat, Sorkun, Fino, Lonbi, JonTron, DZ, Solano eta ni neu. Hemendik eskertu Kukutzako jendearen lana, baita bertara hurbildu zen jendetza guztia. Itzela izan zen. Aupa Errekalde errebelde!
-Asteburu honetan, lehen aipatu badut larunbatean izango den manifestazioarena, igandean Jontron, Solano eta Sorkunekin izango naiz Azkoitiko Matadeixen, Abiadura Handiko Trenaren kontrako emanaldian parte hartzen, pare bat kantu akustikoan burutzen Basque Fire Department eran. Anari, Joseba Tapia eta Gorka Berri Txarrak taldeko kitarrajolea izango dira ere bai jaialdi honetan.
-Otsailaren 9an, Erroman, Sorkun, Jontron, DZ eta Solanorekin, DJ Laiaren sesio bat burutuko dut Villagio Globale CSOAn.

Bass-que Culture Dokumentala :
Bass-que Culture dokumentalak jarraitzen du bidaiatzen herrialdez herrialde. Oraingo honetan, Suediako Malmö herrian ospatzen den Musika Dokumentalaren Festibalean (www.musicdoc.se) proiektatuko da otsailaren 12an.
Ezina, ekinez egina.
Besarkada handi bat eta laster arte:
Fermin Muguruza