| |
IRON
ZION / IRUN ZION
Jamaikako Tuff Gong estudioaren sarreran ikusten nuen egunero:
“IRON ZION” murala. Hortxe imajinatzen nuen egunero
murala eraldatuta nire herriaren izenarekin: “IRUN ZION”.
IRON : Burnia, baina baita ere indartsua, zerbait edo norbait
sendoa, gogorra, irmoa, tinkoa. Euskaraz ere existitzen da iron
hitza: egokia, onuragarria.
IRUN: Hiria, baita irun, iruten ere, eta iraun, bizirik iraun,
egon, segitu. Bide ezberdinek bat egiten duten gunea.
ZION: reggae musikaren mundo ikuskeran erabiltzen den kontzeptua,
geosimbolikoki, lur santua edo paradisua azaltzeko, eta zonalde
zehaztua bezala: Afrikako kontinentea. Babilonia edo esklabutza
eragiten duen sistema hautsi eta Zion sortu, mundo juxtu bat.
Lurra bera litzateke beraz Zion. Altxa zaitez, zutik, borrokatu
zure eskubideen alde: Get up, Stand up, Get up for your Rights.
DUB: “Sortzeko, dekonstruktibismo DUBa” abesten nuen
“Baxua eta Lurra” kantuan.
Bass-que Culture, bass culture, soinu hipnotiko eta sortzailearen
eremua, basque kulturarekin bat eginiko loturaren testigantza
jaso nuen. Beti bizirauten, errebeldiaz. Rebel music.
Eta DUB-a, desegituraketa sistematiko ariketa instrumentala, deseraikuntza
prozesu ausarta, kubismo sonikoa, elkar topatzeko lurralde librea.
Elkargunea.
IRON LION ZION: Bob Marley-en matxinadarako deia.
IRUN LION ZION in DUB: Irun konexioa. Bere bidegurutzean, sortzaile
ezberdinak elkartzen diren Dub musikaren eremu askea.
“Entzun ezazu lehoi asmatikoa”
Asthmatic Lion Sound Systema
|
|